Finantza etikoei buruzko jardunaldia urriaren 19an, 19:00etan, Pinondo Etxean Durangon.
Triodos Bankeko, Oikocrediteko eta Fiareko ordezkariek zuzenduko dute solasaldia.
Triodos Bankeko, Oikocrediteko eta Fiareko ordezkariek zuzenduko dute solasaldia.
Finantza-sektoreko praktika desegokiak eta abusuak
direla-eta, gizarte-kredituaren izpirik ere izan gabe, herritarrak bultzatuta daude sektore gorabeheratsu horretan
alternatibak bilatzera. Banka etikoa hazkunde prozesuan dago, aurrezkiei ematen
zaien erabileragatik kezkatuta daudenentzako babes bilakatuta.
Durangoko Partaidetza Tailerrak solasaldia antolatu du
dinamika ekonomiko horren berri emateko eta bere ezaugarrietan sakontzeko.
"Finantza etikoei buruzko jardunaldia" izeneko topaketa udalerriko
pobreziaren aurkako asteko jardueretako bat da, eta urriaren 19an gauzatuko da,
arratsaldeko zazpietan, Pinondo Etxean.
Honako hizlari hauek hartuko dute parte: Triodos
Bankeko erdialdeko eskualdeko zuzendari Martín Ginazú eta Oikocredit Euskadiko
lehendakari eta Fiareko Batzorde Exekutiboko kide den Jorge Berezo. Darabilten
kudeaketa-ereduaren ezaugarri nagusiak aurkeztuko dituzte bertaratuei eta
mahairatutako zalantzak erantzungo.
Holandakoa da Triodos Bank bankua, Espainian 2004an
kokatua. 32 urteko esperientzia du gizarte-, ingurumen- eta kultura-ekimenen
finantziazioan. Europako liderra da banka etikoaren arloan. 400.000 bezero ditu
egun, 80.000 Espainian.
Finantza-laguntza ohiko kredituen eta mikrokredituen
bidez ematen du Oikocredit erakundeak. Nagusiki kooperatibei zuzentzen die
finantzaketa, Afrikan, Asian eta Latinamerikan ekoizpen-ekimenak gara daitezen.
Proiektuek kolektiborik ahulenak dituzte xede,
emakumeen sustapena bultzatzen dute erakundeen barruan eta ingurumenarekiko
errespetua bermatzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario