Mobilizazioetarako deialdiak egin dira datorren otsailaren 23rako, Estatuko hainbat hiritan, Marea Ciudadana izenpean.
“Koloretako mareak” direlakoak elkartuko dituen mobilizazio horien
aldarrikapen nagusia finantzen botereek egindako Estatu-kolpea salatzean
datza, bai eta, hortik eratorrita, eskubideen murrizketa eta zerbitzu
publikoen hainbat sektoretan hainbat hamarkadatan -bereziki gaizki
deitutako krisi ekonomikoaren hasieratik- eragin duen odolhustea.
M15M Bizkaikook uste dugu funtsezkoa dela borroka
guztiak salaketa komun honen inguruan elkartzea, marea deitu, kolektibo
ala mugimendu. Izan ere, aldarrikapen horrek guztiok ukitzen gaitu.
Igande honetan, otsailak 10, Bilbon mobilizazio handia egitea adostu da
BHKko asanbladan. Jesusen Bihotzetik irtengo da otsailaren 23an eta
alderdi politiko nagusien egoitzetatik igaroko da: PP, PSE-EE eta
EAJ-PNV.
No hay comentarios:
Publicar un comentario