Durangaldeko M15Mko asanbladak
Herritar proposamena ekimena aurkezten dizu. Mugimendua herritarren artean
gehiago irekitzea eta haiengana hurbiltzea da proiektuaren asmoa. Hori
dela-eta, komunikazio zuzenerako tresna bat prestatu du, herritarrek euren
kezken berri emateko aukera izan dezaten.
Elkarrekin komunikatzeko, zera
eskatzen dugu: pertsona bakoitzak lehen puntuko bi gai aukeratzea. Gai horiek
norberaren interesekoak izan daitezke, nahiz interes kolektibokoak. Hartara,
jarduera bat edo batzuk antolatzeko lanei ekingo die bai M15M Durangaldeak
nahiz bere burua proposamenen batekin identifikatuta ikusten duen edozein
lagunek.
Gehienez ere 15 eguneko epea emango dugu jarduerak eta datuak jasotzeko: posta elektronikoz, blogen komentarioen bidez, gizarte-sareetatik nahiz asanbladako eztabaidetan edo elkarrizketetan... epe hori igarota egutegi bat zehaztu eta azalduko dugu dagozkion jarduerekin. Parte hartzera deituta zaudete, bakoitzak ahal duen neurrian.
Informazio gehiago: Herritar Ekimena
No hay comentarios:
Publicar un comentario