M15M Durangaldeak aurrera darrai bere partaidetza-proiektuarekin. Horren
haritik, Herritarren Boterea izeneko mahainguru-eztabaida egingo dugu datorren
ekainaren 7an, 19:00an. Hizlariak Euskal Herriko Unibertsitateko Igor Ahedo,
Desazkundeko Iñaki Valentín eta Berri Otxoak plataformako Alfredo Castro izango
dira.
Jardunaldia M15M Durangaldeak abiarazitako Herritar Proposamena ekimenetik
sortu da. Ekimen horrek mugimendua herritarrengana are gehiago hurbiltzea du
helburu. Komunikazio irekiko tresna baten bitartez, bere kezkak eta sakondu
beharreko arloak jakinaraz ditzake herritarrak. Kontsultarako epe baten
ondoren, eztabaidarako mahaingurua antolatzeko nahia islatu zuten emaitzek, eta
bertan herritarrek proposatutako galderak erantzungo dituzte hizlariek.
Ingurua aldatu ahal izateko herritarrek dituzten tresnei buruzko
eztabaidarako eta ikaskuntzarako foro hori gorpuztu ahal izateko, beharrezkoa
da zuen parte-hartzea. Zuen ustez, topaketa honetan mahairatu beharko
liratekeen galderak eta ideiak helaraztea nahi genuke. Honako arlo hauei
buruzkoak izan daitezke: ekonomia eta finantzak, enplegua, hezkuntza,
gizarte-bazterkeria, energia, berdintasuna, ingurumena, elikadura-burujabetza,
osasungintza, elkartasuna eta lankidetza, besteak beste.
Hona hemen prozesu honetarako irekita ditugun bideak zuen ideiak eta
zalantzak guri helarazteko:
Helbide elektronikoa: M15durangaldea@gmail.com
Facebook: www.facebook.com/hartu.durangaldea
Ekainaren 7an zuen zain izango gaituzue arratsaldeko 19:00an, Pinondo
Etxean.
M15M Durangaldea
No hay comentarios:
Publicar un comentario