Datorren igandean, gure arbasoek egin ohi zuten bezala, abarkak jantzi, adarra gerrikoan lotu eta Oiz mendira igoko gara. Bizkaitarrei elkartzeko eta eragiten zieten gaien inguruan erabakitzeko deia egiten zieten handik; dei hori berori egiteko beharra dugu gaurko egunean ere.
Egun horretan, azaroaren 13an, Ganeko, Sollube, Kolitza, Gorbeia eta Oiz, Bizkaiko bost Deiadar Mendiak igotzeko deialdia egin du Benetako Demokrazia Orain! mugimenduak. Mendi bakoitzean aldarrikapen bat egingo da. Oizen, herri guztiek euren etorkizuna erabakitzeko duten eskubidea defendituko dugu eta, gainerako tontorrekin batera, deiadar egingo diogu Durangaldeari eta Bizkaia osoari.
Zatoz Durangaldeko M15M mugimenduarekin Oiz mendira eta esna ezazu Bizkaia! Ekarri txalapartak, vuvuzelak, karrakak, pandero-trikiak, zarata handia egin behar dugu eta!
Elkargunea: Trabakua mendatea
Azaroaren 13a, igandea
10:45ean
P.D.: Nahiago baduzu beste mendi batera igo, hona informazio osoa.
_____________________________________
El próximo domingo, al igual que hacían nuestros antepasados, vestiremos las abarcas, ataremos el cuerno al gerriko y subiremos al Oiz. Desde allí arriba, llamaban a las y los vizcaínos a unirse y a decidir sobre las cosas que afectaban a sus vidas; hoy nos vemos en la obligación de hacer la misma llamada.
Democracia Real Ya! ha organizado el día 13 de noviembre una subida a los cinco Montes Bocineros de Bizkaia: Ganeko, Sollube, Kolitza, Gorbeia y Oiz. En cada monte se hará una reivindicación. En Oiz defenderemos el derecho de todos los pueblos a decidir su futuro y, junto con el resto de cimas, despertaremos al Duranguesado y a Bizkaia entera.
¡Ven con el M15M de Durangaldea al Oiz y despierta a Bizkaia! Traeos las txalapartas, vuvuzelas, carracas, panderos y trikis, que tenemos que hacer mucho ruido!
Punto de encuentro: Puerto de Trabakua
Domingo, 13 de noviembre
10:45 h
P.D.: Si prefieres subir a otro monte, aquí encontrarás la información completa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario