miércoles, 30 de octubre de 2013

ERALDAKETA ABIAN DA. POBREZA 0, HAY ALTERNATIVAS


Durangok ‘Pobreziaren aurkako astea’-ri ekingo dio azaroaren lehenengo egunetan. Azken urteetan bezala, ‘Zubiguneak’ Tailer Partehartzaileak, hogei elkarte baino gehiagok osatuta, Zero Pobrezia kanpainari batzen da, Durangon ekimen propioak antolatuz. Kanpaina honen harira, Durangoko taldeak pobreziaren aurkako borroka hainbat ikuspuntutik aztertzea du helburu. Bereziki, herriko talde askoren elkartasunezko lana goraipatzea nahiko luke, pobreziaren aurrean harresi bat bezala eraikitzen da, han eta hemen. Kanpaina honen leloak dioen bezala: Eraldaketa abian da. Pobreza Cero: Hay alternativas