miércoles, 30 de octubre de 2013

ERALDAKETA ABIAN DA. POBREZA 0, HAY ALTERNATIVAS


Durangok ‘Pobreziaren aurkako astea’-ri ekingo dio azaroaren lehenengo egunetan. Azken urteetan bezala, ‘Zubiguneak’ Tailer Partehartzaileak, hogei elkarte baino gehiagok osatuta, Zero Pobrezia kanpainari batzen da, Durangon ekimen propioak antolatuz. Kanpaina honen harira, Durangoko taldeak pobreziaren aurkako borroka hainbat ikuspuntutik aztertzea du helburu. Bereziki, herriko talde askoren elkartasunezko lana goraipatzea nahiko luke, pobreziaren aurrean harresi bat bezala eraikitzen da, han eta hemen. Kanpaina honen leloak dioen bezala: Eraldaketa abian da. Pobreza Cero: Hay alternativas 

Programazioa:

ASTELEHENA 2013ko Azaroak 4
19:30 San Francisco. FÉ y JUSTICIA taldeak aurkeztutako hitzaldia

  • Josu López Villalba, Urkiolako abadea: "Kristau ikuspuntutik pobreziari gerturatzeko gakoa” (erderaz)

OSTIRALA 2013ko Azaroak 8
18:30 Arrupe Aretoan. Jesuitak. BATEGINEZek koordinatutako ekitaldia:

  • Aurkezpena eta kanpainaren manifestuaren irakurketa.
  • Foro-solasaldia: Bizipen eta testigantzak, elkarrizketen zein ikusentzunezkoen bidez. Hartuko dute parte: Lagunkide programaren erabiltzaile eta bolondresak (Gurutze Gorria eta Durangoko Udalaren arteko programa), Geu Bek, Jesuiten Etxeak eta Bateginezek

OSTIRALA 2013KO Azaroak 15
19:45 San Agustín Aretoan.  Dokumentalak. UZTARTUZ taldeak antolatuta:

  • Bi laburmetraien projekzioa kanpainaren harira. "Binta y la gran idea" eta "Las siete alcantarillas", pobreziaren eragile eta ondorio diren umeen lana eta analfabetismoa jorratzen dituzte

2013ko Azaroak 18 eta 23ko ASTEA.
Durangoko Liburutegiaren ordutegiaren barruan.  Erakusketa sarreran.  UZTARTUZ eta INTERMÓN OXFAMek elkarlanean:

  • “Azukrea, tragu mingotsa” erakusketak, elikaduren enpresa erraldoi eta boteretsuen jokaera erakusten du, janari eta edarien 10 enpresa handienen jarduerak gizartean eta ingurumenean duten eragina aztertuz.

TALLER PARTICIPATIVO ZUBIGUNEAK DE DURANGO
DURANGOKO ZUBIGUNEAK TAILER PARTEHARTZAILEA

No hay comentarios: