Datorren asteartean, uztailak 17, 17:00etan, guztiok Durangoko Udalera M15M Durangaldeak kaleratzeen aurka aurkeztu duen mozioari buruzko eztabaida.
Durangoko Udalak ohiko udalbatza egingo du eta bertan kaleratzeen aurka idatzi eta aurkeztu dugun mozioa eztabaidatuko da. Hitzordua datorren uztailaren 17an izango da, 17:00etan. Sarrera gisa, hona testuaren puntu nagusiak:
Gaur egun bizi dugun drama sozialak, egoera ekonomikoak eta bidegabeko banku-sistemak, Durangaldeko M15M mugimendua bultzatu du Durangoko udaletxean aurkeztera Stop Desahucios elkarteak sustatutako ordainetan ematearen aldeko mozioa, Euskadiko egoera egokituta.
Durangaldeko M15M mugimenduak beharrezko ikusten du Durangoko udalak aktiboki lan egitea, bere eskumenen barruan, herrian izan daitezkeen kaleratze edo hipoteka-ejekuzioak saihesteko.
Hori saihestezina bada, udal gobernuak ahalegina egin behar luke etxebizitza bakarra dutenek ordainean ematea lortzeko, edo etxebizita horretan jarraitu ahal izateko alokairu soziala ordainduz.
Proposatzen dugun neurri zehatz bat honako hau da: hipoteka praktiken inguruko akordio etikoa sinatzea herriko finantza erakundeen eta Durangoko udalaren artean.
Udalak bere aktibo ekonomikoak banku sinatzaileen artean birbanatuko lituzke, bere erabaki autonomia inoiz galdu gabe. Gainera, akordioan parte hartu duten banketxeen izenak iritzi publikoari jakinarazteko konpromisoa hartuko luke, eskura dituen baliabide guztiak erabiliz: web-orria, komunikabideak lokalak, Durango Irratia, bandoak, ea…
Arartekoak (11/2011, abenduaren 26a) gomendatzen duen moduan, zergetan, batez ere OHZren eta gainbalioen kasuan, bestelako jokabidea izan behar dela iruditzen zaigu.
Garrantzitsua ikusten dugu Durangoko herritarrei jakinaraztea, Eusko Jaurlaritzak era honetako egoerei aurre egiteko harturiko neurriak. Ongizate saila edo bestelako lan batzordeak erabil ditzake horretarako.
Udalbatza etortzera gonbidatuta zaudete.
M15 Durangaldea

No hay comentarios:
Publicar un comentario