viernes, 28 de septiembre de 2012

#29S. 18.00etan, ELKARTERATZEA MOYUAN


Aste honetan Madrilen izaten ari diren protestaldien eta euren inguruan egin izan den kriminalizazioaren berri izango duzula uste dugu dagoeneko. Agian zeure zalantzak izan ditzakezu "En Pie" plataformatik egindako aldarrikapenen inguruan, baina gurekin ados egongo zarela uste dugu, izandako bortizkeria salatzerakoan, gobernuak egin izan duen bere defentsa lotsagabearekin batera. Komunikabideek guzti honetan izan duten jarrera bera ere guztiz onartezina izan da ekimen hau aurrera atera ez zedin, hara hurbiltzen zirenak
gartzelaratuak izan zitezkeela zabalduz, beste holako ugarirekin batera .

Hau guzti hau salatzera atera behar dugu Bizkaiko herritar guztiok irailak 29 honetan (larunbata). Kontura dadin gobernua ez garela beti izango bere txotxongiloak. Ezetz borobila protestaren kriminalizazioari! Ezetz borobila poliziaren bortizkeriari!!

Agertu zeure erara kalera ateratzeko dituzun arrazoiak (pankartaz, txistuz, etab)

Ez gara etxean geratuko! Borroka da bidea! Bihar Irailak 29 ikusiko gara
Bilboko Moyua Enparantzan! Ez zaitez falta eta ekar ezazu zure pankarta!




No hay comentarios: