miércoles, 17 de octubre de 2012

Finantza etikoei buruzko jardunaldia

Finantza etikoei buruzko jardunaldia urriaren 19an, 19:00etan, Pinondo Etxean Durangon.

Triodos Bankeko, Oikocrediteko eta Fiareko ordezkariek zuzenduko dute solasaldia.

Finantza-sektoreko praktika desegokiak eta abusuak direla-eta, gizarte-kredituaren izpirik ere izan gabe, herritarrak bultzatuta daude sektore gorabeheratsu horretan alternatibak bilatzera. Banka etikoa hazkunde prozesuan dago, aurrezkiei ematen zaien erabileragatik kezkatuta daudenentzako babes bilakatuta.

Durangoko Partaidetza Tailerrak solasaldia antolatu du dinamika ekonomiko horren berri emateko eta bere ezaugarrietan sakontzeko. "Finantza etikoei buruzko jardunaldia" izeneko topaketa udalerriko pobreziaren aurkako asteko jardueretako bat da, eta urriaren 19an gauzatuko da, arratsaldeko zazpietan, Pinondo Etxean.
Honako hizlari hauek hartuko dute parte: Triodos Bankeko erdialdeko eskualdeko zuzendari Martín Ginazú eta Oikocredit Euskadiko lehendakari eta Fiareko Batzorde Exekutiboko kide den Jorge Berezo. Darabilten kudeaketa-ereduaren ezaugarri nagusiak aurkeztuko dituzte bertaratuei eta mahairatutako zalantzak erantzungo.
Holandakoa da Triodos Bank bankua, Espainian 2004an kokatua. 32 urteko esperientzia du gizarte-, ingurumen- eta kultura-ekimenen finantziazioan. Europako liderra da banka etikoaren arloan. 400.000 bezero ditu egun, 80.000 Espainian.
Finantza-laguntza ohiko kredituen eta mikrokredituen bidez ematen du Oikocredit erakundeak. Nagusiki kooperatibei zuzentzen die finantzaketa, Afrikan, Asian eta Latinamerikan ekoizpen-ekimenak gara daitezen. 
 
Proiektuek kolektiborik ahulenak dituzte xede, emakumeen sustapena bultzatzen dute erakundeen barruan eta ingurumenarekiko errespetua bermatzen.

No hay comentarios: