jueves, 9 de mayo de 2013

Maitzaren 12a: MANIFESTALDIA 18:00etan, Bilboko Jesusen Bihotzetik

Lagunok:



Igande honetan, maiatzak 12, M15M Bizkaiak kalera irtetera eta manifestaldian bat egitera deitu ditu herritarrak. Zuen erakundearekin harremanetan jartzen gara manifestaldia zabal dezan eta bertan parte har dezan. Jesusen Bihotza Plazatik irtengo da, 18:00etan.

Sumindurazko oihu batek mundu osoko hirietako plazak eta kaleak zeharkatu zituen duela bi urte. Ekonomiaren eta legeen arloetako politikak direla-eta, egungo egoera sostengaezin eta jasanezin bilakatu da.



Berriro ere, plazak eta kaleak topagune gisa aldarrikatu nahi ditugu. Gure eskubideak eta
askatasunak murrizten dituzten arazoei egiazko konponbidea guztion artean aurki
dezakegula sentitzen dugun lagun guztien bilgune izango dira.



Kaleak hartzera eta denon oihuekin ahots bakarra osatzera gonbidatzen zaituztegu, munduko hainbat hiritan ere irtengo direnen oihu eta ahotsekin bat egitera.

m15m Bizkaia.


m15mbizkaia.net
twitter: @m15mbizkaia
facebook: M15M Bizkaia

No hay comentarios: