jueves, 20 de febrero de 2014

Mozala legea: protestak ixilarazteko legea

Herritarron askatasunak murrizten dituzten eta herritarron eta gizartearen protestak kriminalizatzen dituzten ekimen legegileak salatzeko egun hauetan estatu espainiarreko puntu desberdinetan egingo diren mobilizazioekin bat egiten dugu Bizkaiko gizarte talde batzuek.
 
Zigor Kodean eta Hiritar Segurtasuna babesteko legean (Mozala legea) egin nahi dituzten erreforma izugarriak salatu nahi ditugu. Pairatzen dugun kalitate gutxiko demokrazia okertu nahi dituzte. Ez dira asetzen gure kexen aurrean gorrarena egitearekin. Gure protesta kriminalizatu nahi dute. Errepresioa legitimatu nahi dute eta manifestatzeko, biltzeko, iritzia emateko eta greba egiteko oinarrizko eskubideak murriztu ahí dituzte, eta hori salbuespen estatu iraunkorra ezartzea da.
Herritarren segurtasuna babestearen aitzakiaz, lege honek tresna baliagarria jartzen du Gobernuaren eskuetan: isun adminstratiboak nahi duen modua ezartzeko aukera, potere politiko eta ekonomikoaren ustez ezegokiak, okerrak, onartezinak edo arriskutsuak diren iritziak eta ekintzak zigortzeko, nahiz eta iritzi eta ekintza horiek delituak ez izan.

Hau da intentsitate gutxiko errepresioa: protesta egiten dutenak oldartu beharrean, identifikatu egiten dira, eta gero isuna bidaliko zaie etxera. Horrela, urtean zehar ehundaka edo milakako isunak pilatu ondoren manifestariek protesta egiteko gogoa galtzea espero du Gobernuak. Eta gainera, ez da baztertzen poliziak metodo gogorragoak erabiltzeko aukera, beraien ustez beharrezkoa denean.
 
Polizia bat iraintzeagatik iragartzen diren isunak 1.000 eurotik 30.000 eurotara joan daitezke. Eskratzea egiteagatik, poliziak bere lana egiten ari diren bitartean grabatzeagatik edo Diputatuen Kongresuan elkarretaratzea egiteagatik jaso daitezkeen isunak 600.000 eurotaraino hel daitezke. Halaber, lehen zigortzen ez ziren ekintzak egiteagatik, adibidez Gobernu ordezkaritzari jakinarazi ez diren elkarretaratzetan parte hartzeagaik isunak jasan egin ahal izango dira.
 
Gainera, Zigor kodea okertu nahi dute, delitu berriak ezartzeko, hain justu azken urteetan herri mugimenduek erabilitako borroka bideen kontra jotzeko: etxe kaleratzeak geldiaraztea, banketxeak okupatzea, kalean jezarrita protestatzea, sare sozialen bitartez deialdiak zabaltzea, inmigranteekiko elkartasun ekintzak egitea, eta abar. Ekintza horiek guztiak autoritatearen kontrako atentatuak direla ezarri nahi dute.
 
Aldaketa hauek ez dute legeak gogortzea soilik ekartzen, aldaketa kualitatiboa ekartzen dute. Adibide gisa zera aipatuko dugu: orain polizia bat iraintzea falta-epaiketaren bidez epaitzen zen, epaile baten aurrean dauden garantia prozesal guztiekin eta epaiketan frogatu behar da benetan iraina horiek gertatu zirela. Aldiz, erreformak onartzen badira, falta hauek isun administratiboen bitartez zigortuko dira, eta isunak jakinarazpena jasotzen denean ordaindu egin behar dira. Beraz, poliziaren testigantza froga nahikoa izango da isuna jartzeko. , Ordaindu ondoren posible izango da epaitegietara jotzea elegitea aurkezteko baina kasu horretan duela urtebete ezarri ziren tasa judizialak ordaindu egin beharko dira. Beraz, zuzentza sistema erabiltzea oztopatzen da, eta egoera hau ia-ia defentsarik-eza eta bidegabekaria da.
Beraz, erregimen aldaketa da, estatu kolpe saiakera, totalitarismoa edo neofrankismoa ezarri nahi duena.
 
Otsailaren 23an, jalgi hadi Bilboko Moyua plazara, 12:00etan. EZ IXILDU!! JALGI HADI KALERA!!!!
 
Aralar, Berri Otxoak, Amnistía Internacional, Antikapitalistak, Asamblea Antifascista de Basauri , Bilgune Feminista, CGT-LKN Bizkaia, Desazkundea, Economistas sin fronteras, Ecuador Etxea, Ezker Anitza - IU, EKologistak Martxan, EQUO, ESK, Ezker Batua-Berdeak, Kakitzat, Gazteak CC.OO., Gazte Komunistak, Greenpeace, Hika Ateneo, Ideasur Gernika, Ikasle Ekintza, M15M Bizkaia, Mbolo Moy Doole (Plataforma de sin papeles), PCE-EPK, P.A.H. Kaleratzerik Ez, Republicanos, Sagarrak Ekologista Taldea, SORTU, SOS Racismo

No hay comentarios: