jueves, 28 de febrero de 2013

Frackingaren aurkako Herri Ekimen Legegilea

Fracking Araba EUSKO LEGEBILTZARREKO MAHAIARI (PP, EAJ, PSE, EHBildu) eskaera bat egin nahi dio: “Baliabide ez konbentzionalen erauzketaren eta frackingaren aurkako Herri Ekimen Legegilea onartu dezala” , zure laguntza beharrezkoa da bultzada eman diezaiogun!

Tartetxo bat izan ezkero orain sinatu dezakezu:


Garrantzitsua da, hona hemen arrazoi nagusiak:


Ugariak dira baliabide ez konbentzionalen erauzteak eta frackingaren erabilerak bereziki, ingurumenean sorrarazten ari den arazoak, bai tokiko eremuan zein globalean ere. Horregatik Fracking Ez Araba plataformak Herri Ekimen Legegile bat aurkeztu zuen Eusko Legebiltzarrean, EAEko Autonomi Estatutuko 27.4. artikuluaren arabera, eta ekainak 26ko 8/1986 Herri Ekimen Legegilearen legearekin bat. Bere helburu nagusiak fracking deritzon erauzketa teknikaren debekua eta baliabide ez konbentzionalen erauzketaren debekua ziren EAEko mugen barnean.

Fracking Ez Arabak, Herri Ekimen Legegilea deituriko tresna aukeratu du, Eusko Legebiltzarrak herriaren borondatea kontuan harturik legea egin behar duela ezinbestekoa dela uste duelako. Legebiltzarrak herriaren eskaria hauteman behar du proposatzen ditugun edukietan oinarrituta premiazko erregulazio zehatz bat burutuz.

Hala ere, ahalegin handia suposatuko du ekimena aurrera eramateko beharko den sinadurak biltzeko kanpainak. Baina esfortsu honi aurre egiteko arrazoiak ez dira falta, ugariak bait dira ematen ari diren zenbait keinu:

-Frackinga eta baliabide ez konbentzionalen erauzteak ingurumenean emandako kalte eta arriskuekin harremantzen dituzten hainbat ikerketa zientifikoren agerpena.

- Erauzketa planekiko gizartearen kezka handia dela isladatu da. Ondorioekiko arduratuta dauden pertsonengandik zein hainbat kolektiboengandik, burutu izan diren erantzunak anitzak izan dira, bereziki esploraziorako baimenak dituzten lekuetan.

-Gure lurraldean frackingaren aurkako ekimen guztietan eman izan den parte-hartze jendetsua, honen mugarritzat Gasteizko kaleetan egon ziren 13.000 pertsonak hartzen direlarik.

Zein da HELaren onarpen prozesuaren egoera?

Fracking Ez Arabatik sortutako batzorde sustatzaileak pasa den urtarrilak 31an Herri Ekimen Legegile bat aurkeztu zuen Eusko Legebiltzarrean, ondoren otsailak 6ean Legebiltzarreko mahaiak errefusatu zuena, EAJ, PSE et PPren bozkengatik. Honen ondorioz, helegitea aurkeztu zen eta honek suposatzen duena zera da, kontsulta bera Legebiltzarreko Bozeramaile Batzordeari igortzen zaiola. Azken honek, otsaiak 18an erantzuna aurkeztu zuen, EHBildu eta PSE bideratzearen alde agertu ziren, PP eta EAJ aldiz aurka eta azkenik UPyDek ez zuen bozkarik eman. Datorren asteartean, otsailak 26, Legebiltzarreko mahaiak helegitearekiko behin-behineko erantzuna aurkeztuko  du, eta Batzordean aurkeztu izan ziren emaitza berdinak ematen badituzte, HELa errefusatua izango litzateke PP eta EAJ alderdiengatik.

Gure eskaera sinatu ahal duzu hemen sakatuz.
Milesker

Fracking Ez Araba

No hay comentarios: