domingo, 17 de febrero de 2013

O23 "Koloretako mareak"

Mobilizazioetarako deialdiak egin dira datorren otsailaren 23rako, Estatuko hainbat hiritan, Marea Ciudadana izenpean.

“Koloretako mareak” direlakoak elkartuko dituen mobilizazio horien aldarrikapen nagusia finantzen botereek egindako Estatu-kolpea salatzean datza, bai eta, hortik eratorrita, eskubideen murrizketa eta zerbitzu publikoen hainbat sektoretan hainbat hamarkadatan -bereziki gaizki deitutako krisi ekonomikoaren hasieratik- eragin duen odolhustea.

M15M Bizkaikook uste dugu funtsezkoa dela borroka guztiak salaketa komun honen inguruan elkartzea, marea deitu, kolektibo ala mugimendu. Izan ere, aldarrikapen horrek guztiok ukitzen gaitu. Igande honetan, otsailak 10, Bilbon mobilizazio handia egitea adostu da BHKko asanbladan. Jesusen Bihotzetik irtengo da otsailaren 23an eta alderdi politiko nagusien egoitzetatik igaroko da: PP, PSE-EE eta EAJ-PNV.

No hay comentarios: