domingo, 14 de abril de 2013

Herritar proposamena


Durangaldeko M15Mko asanbladak Herritar proposamena ekimena aurkezten dizu. Mugimendua herritarren artean gehiago irekitzea eta haiengana hurbiltzea da proiektuaren asmoa. Hori dela-eta, komunikazio zuzenerako tresna bat prestatu du, herritarrek euren kezken berri emateko aukera izan dezaten.  

Elkarrekin komunikatzeko, zera eskatzen dugu: pertsona bakoitzak lehen puntuko bi gai aukeratzea. Gai horiek norberaren interesekoak izan daitezke, nahiz interes kolektibokoak. Hartara, jarduera bat edo batzuk antolatzeko lanei ekingo die bai M15M Durangaldeak nahiz bere burua proposamenen batekin identifikatuta ikusten duen edozein lagunek. 

Gehienez ere 15 eguneko epea emango dugu jarduerak eta datuak jasotzeko: posta elektronikoz, blogen komentarioen bidez, gizarte-sareetatik nahiz asanbladako eztabaidetan edo elkarrizketetan... epe hori igarota egutegi bat zehaztu eta azalduko dugu dagozkion jarduerekin. Parte hartzera deituta zaudete, bakoitzak ahal duen neurrian.

Informazio gehiago:  Herritar Ekimena

No hay comentarios: