martes, 28 de mayo de 2013

HERRITARREN BOTEREARI BURUZKO JARDUNALDIA


M15M Durangaldeak aurrera darrai bere partaidetza-proiektuarekin. Horren haritik, Herritarren Boterea izeneko mahainguru-eztabaida egingo dugu datorren ekainaren 7an, 19:00an. Hizlariak Euskal Herriko Unibertsitateko Igor Ahedo, Desazkundeko Iñaki Valentín eta Berri Otxoak plataformako Alfredo Castro izango dira. 

Jardunaldia M15M Durangaldeak abiarazitako Herritar Proposamena ekimenetik sortu da. Ekimen horrek mugimendua herritarrengana are gehiago hurbiltzea du helburu. Komunikazio irekiko tresna baten bitartez, bere kezkak eta sakondu beharreko arloak jakinaraz ditzake herritarrak. Kontsultarako epe baten ondoren, eztabaidarako mahaingurua antolatzeko nahia islatu zuten emaitzek, eta bertan herritarrek proposatutako galderak erantzungo dituzte hizlariek. 

Ingurua aldatu ahal izateko herritarrek dituzten tresnei buruzko eztabaidarako eta ikaskuntzarako foro hori gorpuztu ahal izateko, beharrezkoa da zuen parte-hartzea. Zuen ustez, topaketa honetan mahairatu beharko liratekeen galderak eta ideiak helaraztea nahi genuke. Honako arlo hauei buruzkoak izan daitezke: ekonomia eta finantzak, enplegua, hezkuntza, gizarte-bazterkeria, energia, berdintasuna, ingurumena, elikadura-burujabetza, osasungintza, elkartasuna eta lankidetza, besteak beste. 

Hona hemen prozesu honetarako irekita ditugun bideak zuen ideiak eta zalantzak guri helarazteko: 

Helbide elektronikoa: M15durangaldea@gmail.com

Ekainaren 7an zuen zain izango gaituzue arratsaldeko 19:00an, Pinondo Etxean. 

M15M Durangaldea

No hay comentarios: